miércoles, 27 de junio de 2012

Sexu askapenerako nazioarteko eguna!! E-28

https://mail-attachment.googleusercontent.com/attachment/?ui=2&ik=2bf0572a2e&view=att&th=138094f7bd0b98d0&attid=0.1&disp=inline&realattid=f_h3o83ur40&safe=1&zw&saduie=AG9B_P860s7seiKNO9pVuhF7WobY&sadet=1340265573734&sads=YDZ7X_Cwa1wWbt20KUwCSnC4izM&sadssc=1 GOGORATU! Bihar denok Sestaora!!!








Sestaoko Gazte Asanbladaren oharra:
Sestaoko Gazte Asanbladak deia egiten du gure herrian laugarren urtez, ekainaren 28an, LGBT askapen eguna dela eta, antolatutako ekimenetan parte hartzeko. Aurten, aurreko urteetan bezala, ekimen zentrala “sexu askapena herri librea eraikitzeko” lemapean Sestaoko udaletxeko eskilaretan egingo den kontzentrazioa izango da, ostegunean bertan, 20:00etan.
Sestaoko Gazte Asanbladaren ustez, argi geratzen da homofobia, lesfobia eta transfobia ez direla kasualitatea, gizartearen gidaritza gizon, heldu eta heterosexualengan lagatzen duen antolaketa patriarkalari erantzuten diotela baizik. Egun, LGBT kolektiboari mundu zabalean eskaintzen zaion errezeta, eta Euskal Herria ez da salbuespen, normaltasunetik urrun dago: eskuin muturra eta erlijioen ofentsiba, transexualen psikiatrizazioa, irain eta erasoa, jazarpena, eta heritza zigorra ere bai, normaltasunez sexu edo genero orientazioa garatu nahi izateagatik.
Horren aurrean, Sestaoko Gazte Asanbladak kalera irtetearen garrantzia azpimarratu nahi du, herri eta auzoetan ere bai askapen sexualaren aldeko borrokari gorpua emanez, duela 43 urte luze Stonewalleko iraultzaren ondotik bizitako arima borrokalari berdinarekin, inposaketa eta diskriminazio ororekin amaitzeko bidean.


http://topatu.info/blog/2012/06/27/heteronormak-haustera-goaz/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.