domingo, 24 de junio de 2012

San Juan gaua!

Atzoko eguna potentea izan zen Barakaldon. Hala Dzipoko musika eskolaren kurtso bukaerako jaiaz hasi eta akelarreaz eta laguntasunako erromeriaz bukatu genuen. Hasieran eguzkiak argitu zigun eguna, gauez berriz, sua izan genuen begietan.



Iretargi ere, euskal folklore eta mitologian murgildu zen.

Akelarre kondaira heldu zenerako, plazan, umeak, gurasoak, gazteak eta adin guztietako auzokideak bildu ginen.



Asteetan egindako lana atzean utzita, ikuskizunari hasiera eman genionerako, mundu guztia erne eta aho zabalik zegoen. Iretargiko kideak, aldiz, ilusioz eta urduritasunez beteta.

Azkenean, urduritasunak, beldurrak, zalantzak, kezkak etab. suan erre genituen eta giro paregabea sortu zen auzoan.

 ZORIONAK benetan, atzoko eguna posible egin zenuten guztiei, eta batez ere IRETARGIKO neskeei. AUPA ZUEK! GORA EMAKUMEON BORROKA!!



Datozen eguntan, bideoak eta argazkiak eskegitzen joango gara... bitartean, hemen dituzue ensaioetako baten ateratako argazkiak.

Hurrengorarte!

(ikuskizuneko argazki edo bideorik baduzue, iretargi.beg@gmail.com-era bidali mesedez)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.