sábado, 2 de junio de 2012

MAIATZEKO ERASOAK


MAIATZAREN 30ean

Bi gizonek emakume bat erasotu zuten eguerdiko 14.00ak aldera Renfeko tuneletan. Haietako batek arma zuri batez lepoa inguratu zion bestea sexualki erasotzen saiatzen zen bitartean.

MAIATZAREN 27an

Neskalagun ohia erasotzeagatik 27 urteko gizon bat atxilotua. Ostikadak eta ukabilkadak jaso ostean, zauriengatik emakumea anbulatntzian ospitalera eraman behar izan zuten.


MAIAITZAREN 22a

Bikotea erasotzeagatik gizon bat atxilotua. Gizona emakumearen etxera joan zen gaueko ordu batak aldera, eta etxea hankaz gora jarri ostean, emakumea iletik hartu eta arrastaka eraman zuen.

MAIATZAREN 21a

Emakume bat zaurituta suertatu zen gizon baten erasoei aurre eginez. San Bizenteko Velazkez plazan dagoen garajera zihoala gizon batek sexualki erasotzeko asmotan, labanaz mehatxatu zuen goizeko 7.30ak aldera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.