lunes, 5 de noviembre de 2012

Eraso berri bat barakaldon!



Pasaden igandean, urriaren 28an, 50 urteko emakume bortzatu egin zuten Lutxanan. Erasoa igande goizean Antzain Ona kalean dauden tuneletan gertatu zela salatu du andreak. Ikerketa baten ondoren, asteazkenean 27 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuten Sestaon.

Aspalditik salatu egin dira herrian dauden “puntu beltzak”, izan ere, emakumeenganako erasoak gertatzeko arrisku handia duten lekuak baitira. Hala ere, udaletxeak ez ditu inolako neurrik hartu eta erasoak jarraitzen dute. Esan beharra dago hau ez dela Barakaldon ematen den lehenengo erasoa, izan ere, pasaden uztailean beste emakume batek bortzaketa saikera bat jasan zuen Renfen dauden tuneletan, hau ere “puntu beltz"en zerrendan egonda.

Ezinbestekoa da emakumeek kalean arriskurik gabe egoteko eskubidea bereganatzea eta hau sustatzeko udaletxearen inplikazioa ezinbesteakoa da, beharrezkoak diren neurriak aurrera eramateko.

ASKI DA!
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE! 




[...]"Horregatik, Iretargitik Argitan egindako deialdi zabaltzen dugu: Azaroaren 24ean goizeko 11:30etan Barakaldoko Bide Onera plazatik Bortizkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Martxa aterako da eguerdiko ordu batetan Sestoko Kasko Plazara helduko dena."

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.